2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

ETXEBIZITZA ONDARRETAN


   Nire proiektuan aukeratutako abiapuntu nagusia plantakoa da, biraketa jolas batekin gune desberdinak lortzen saiatu naiz-eta. Orientazioak eta inguruko bistek baldintzatu dute nire garapena, beti ere alboko eraikinak kontuan hartuz.

   Hasierako formak proportzioak zainduz egin nituen beheko argazkian ikus daitekeen moduan. Gero aldaketak egiteari ekin nion. Hala ere, beti hasierako ideia ez galtzen saiatu naiz.

   Hiru bloke bereiztu ditut, egunekoa (egongela...pribatutasun gutxienekoa), logelena (pribatuena) eta estudioa (Eames etxean bezala, etxearen parte izan arren, pixka bat bananduta jarri dut, distantzia markatzeko familiako bizitza eta lanaren artean). Altuera bera eman diet pribatutasun gutxieneko guneei, eta pribatuena, berriz, altuagoa egin dut, bide batez, lotuta dauden bi blokeak bisualki bereizteko. 

   Eraikinekin egindako ebaketa (balkoia osatzeko erabilitakoa) kanpoko hesira eramanez, sarrerak lortu ditut.

   Orubeari bi altuera ematearen arrazoia pribatutasunari dagokio, altuera barrera moduan erabiliz. Hala ere, arrapala jarri dut eskailerak saihestu ahal izateko behar izanez gero. Honez gain, altuera aldaketa honek garajeko arrapala egitea erraztu dit.

   Hiru blokeak integratzeko, estalki bat egitea erabaki dut, hori egurrezko zutabetxoak (Sobrino etxearen oroimenez) jartzeko aprobetxatuz, intimitate apur bat emateko. Goiko zuhaitza ere helburu horrekin jarri dut, behekoa, berriz, gaur egun bertan daudenak mantentzeagatik.

   Aurretik aipatutako erreferentziez gain (Fisher, Eames eta Sobrino etxeak), Jordi Badiaren Leoneko tanatorioa ere begiratu dut, dituen luzernarioak direla-eta. Proiektuan garajea sotoan jarri dudanez, argi-zuloek garajean argi naturala sar dadin aukera ona ematen dute. Biraketa jolasa errepikatu dut beste eskala batean.



Eskuzko marrazkiak, garapena


Kokapena 



Oinak


Altxaerak

Ebaketak

Maketa 1/200





Maketa 1/100


  
 






     

   

*Oharra: 1/100 maketan, zati horretako sabaia ken daiteke altura bikoitza hobeto ikusteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina