2013(e)ko abenduaren 17(a), asteartea


ETXEBIZITZA ESTUDIOA: AZKEN ENTREGA.

   Azkenean iritsi da lauhileko hontako azken entrega. Aurreko astean azaldu nuen bezala proeiktua eskolako jardinean arkitekturako bi ikaslerentzako etxebizitza estudio bat egitean datza. Jarraian, nahiz eta aurreko astean zertxobait aurreratu nuen, labur-labur nire lanaren nondik norakoak azaltzen saiatuko naiz.

   Hona hemen gaur egungo egoera eta maketatxo baten argazkiak lekua uler dezazuen.



   Duela zortzi egun erakutsi nuen moduan, nire proiektua ondorengoa izan da: 




   Helburu nagusietako bat jardina eta inguruko gauzekin harremana mantentzea izan da. Bestalde, intimitatea lortzeak ere garrantzi handia hartu du. Bi arrazoi horiek direla-eta, nire proiektuaren norabidea eskolarekiko paralelo hartu dut. Jardinarekin harremana ezartzeko lehen solairuko leiho handia du eta kanpoarekin, berriz, beste bi leihoen bitartez lotzen da. Kanpoko zelaiaren aldeko leihoa bigarren pisuan izateak ikuspegiaz gozatzeko aukera ematen digu, intimitatea gordez. Beraz, guzti honek eskolaren fatxadarekiko eta inguruarekiko intimitatea emateaz gain, etxebizitza iriki eta argitsua izatea ahalbidetzen du.



   Aurreko astetik hona, pare bat aldaketa egin ditut. Sarreran, leihoetako moduko kubo bat jarri dut, aterpe moduan, sartu ondoren, bizikletak uzteko tokia eta azkenik, etxera sartzeko kristalezko ate bat (txirringen lekura argia sartzeko). Aterpean jarritako egurrek bigarren aldaketarekin lotura dute: bankuaren alde bat motzagoa jarri dut, eta egurrezko estalkia egin diot (bisibilidade eta askatasun gehiago izateko).







Amaitzeko, 1/50eko maketaren argazki batzuk zintzilikatuko ditut: 

 

 










OHARRA: kontuz kontuz albo batera mugituz maketa ireki egin daiteke barne banaketa hobeto ikusteko.


Besterik gabe, gustatu zaizuelakoan, hurrengo lauhileko arte!








2013(e)ko azaroaren 26(a), asteartea

ETXEBIZITZA ESTUDIOA

   Lauhileko honetako tailer bateratuko proiektua eskolako jardineko edikuluan arkitekturako bi ikaslerentzako etxebizitza estudioa egitea da.

  Jardinaren egungo egoera maketa honetan errepresentatu dut:



  Nire proposamena, berriz, beste honetan:



   Ikus daitekeenez, edikuluaren teilatua kendu dut. Desegokia zela iruditzen zitzaidalako egin dut hori, izan ere, beirazkoa zenez, udaran bero asko sartu eta neguan, berriz, euri zarata asko entzungo zen. Horren ordez, teilatu laua jartzea erabaki dut, konplikaziorik gabea baina aldi berean praktikoa. Ertzak ateratzen zaizkionez, eraikinaren fatxada babesten du, euritik adibidez. Gainera, ertz hori jardineko beste elementuek duten goiko zatiaren berdina izanik, inguruan integratzeko lagungarria da.

  Beste aldaketa nabarmen bat leihoak dira. Nire eraikina frontoitik separatu egin dut, baina leihoak irikitzeko, frontoiko horma zulatu dut. Horrela, leiho handi eta argitsuak lortzen ditut, beti ere intimitatea gordez: aurrean dagoen aldapan zein parkean jende ugari ibiltzen da, horregatik jarri dut leiho luzea bigarren pisuan; eskubikoa lehenengo solairuan jartzea erabaki dut, alde horretatik ez baita horrenbeste jende pasatzen; hirugarrenak, jardina etxe barrura sartzeko aukera ematen digula esan daiteke.


  Sarrera disimulatua jarri nahi izan dut, hau da, kanpotik sartzeko erraza izateko baina ez egoteko guztien bistan. Arrazoi hori dela eta eskuin aldean hesi bat ireki dut.  

  Ibilbideari jarraituz gero, lorategian dagoen bigarren plataforman, bi banku luze jarri ditut, beirazko estalkidunak. Rietveld-en Zigzag aulkian oinarritu naiz eserleku hauek egiteko orduan. Beiraz estali ditut, euritik... babesteko aukera ematen baitigu, eta aldi berean, itxi sentsazioa ez duelako ematen. Banku hauek nolabaiteko tunel modura funtziona dezaketela pentsatzen dut, alde batean eskola baitute, eta bestean zuhaitzak, belarra...

   Etxearen barne banaketa beheko argazkietan dago ikusgai. Sartu eta eskubitara txirringak uzteko toki bat dago, apalez inguratuta; aurrean, berriz, eskailerak; ezkerretarako pasilloa hartuz gero, ikas tokia aurkituko dugu, non bakoitzak bere mahaia duen, eta baita deskantsatzeko sofa bat ere.

   Eskailerak egiteko Zaha Hadid-en eta Carlo Scarpa-ren eskailera batzuen nahasketa egin dut.

   Goiko pisuan, bi zati bereizten dira: alde batetik bakoitzak gaueko espazioan intimitatea du eta bestetik, armairua, dutxa ... 









2013(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

1. LAUHILEKO LIBURUA

   Junichiro Tanizakik idatziriko"El elogio de la sombra" izeneko liburua ari naiz irakurtzen lauhileko honetan zehar. 


   Aukera hau egin nuen, izan ere, nahiz eta idazlea ez izan arkitektua, argia eta itzalen mundua hobeto ulertzen lagunduko didala iruditzen zait. eta horiek arkitekturan garrantzitsuak direla pentsatzen dut. Gainera, beste kultura batekin topo egitean ere beti ikasten dira gauza berriak, desberdinak eta interesgarriak. 


2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

03. ARIKETA: LOGELA


   Aurreko astean zuzenketak egin ondoren, hainbat aldaketa egin ditut aste honetan zehar. 

   Hasteko, bi leihoak fatxadaren horma berean jarri ditut; kanpotik begiratuta ezkerrekoa leiho luze bat da, ikastean begiratu ahal izateko balioko duena, baina ezin izango dena ireki, izan ere, nahiko deserosoa izango litzateke mahaia tartean dagoelako; bestea, horren ondoan, kutxa luzearen gainean, txikiagoa izango da baina irekitzeko aukera izango du eta horrela, gela aireztatzekoa. 

   Aipatu nahi dut leihoa ikasteko mahaiaren ezkerrean egon arren, niri ez didala itzalik egingo, izan ere, eskubiz idazten dut (arrazoi beragatik jarri dut argia ezkerrean). Horrez gain, mahaiak L forma duenez, leihorai begira ere eser naiteke. 

   Gainera, leihoak horma batean jarri ditudanez, orientazioa ere aldatu egin dut, hegoaldera jarriz irekierak. Ondorioz, gela goxoagoa izango da, argitxuagoa eta epelagoa.

   Bestalde, altzariak gehiago batu ditut; alde batetik, apalategia eta gaueko mahaia ohearekin elkartu ditut; bestetik, kutxa, mahaia eta armairuak. Horretarako, mahaia luzatu egin dut, eta armairuaren zati bat bajuago jarri, handiegia iruditzen baitzitzaidan. 

   Hurrengo desberdintasuna komuneko pareta bateko zatian eta atean ikus daiteke: zeharrargia den kristal batez egin ditut. Horrek, barrukoa ikusten ez du uzten eta aldi berean, egunez komunera argi naturala sartzea ahalbidetzen du. Gauean, berriz, ohe alboko argitxoa piztu ordez, komuneko argia piztuz gero, giro berezi bat lortuko da. 

   Paretetako koloreak ez ditut jarri maketan, baina koloreak aukeratzekotan hurrengoa egingo nuke: sartzen den argitasuna dela eta, ohearen alboetako hormak txuria edo hain kolore argia ez den kolore batez pintatuko nituzke; gainontzekoak, berriz, kolore argi edo txuri batez. 

   Bukatzeko amaierako lana ikus dezazuen argazki batzuk zintzilikatu aurretik, proiektuan erabili ditudan arkitektura erreferentziak aipatuko ditut. Las medidas de una casa. Antropometria de la vivienda. Xavier Fonseca. liburua begiratzen jardun dut eta baita interneten http://www.vitra.com/es-es/living orrian ere. Bertatik atera dut aulkia egiteko ideia, Maarten Van Severen arkitektuarena da (http://www.vitra.com/es-es/product/05?subfam.id=36553#). Berea da baita kutxa egiteko burutazioa (http://www.vitra.com/es-es/product/kast?subfam.id=37484#). Apalategia, berriz, Charles & Ray Eames-en ondorengo diseinutik: http://www.vitra.com/es-es/product/esu-edu?subfam.id=37259# . 











2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

03.ARIKETA: LOGELA

   20m2-ko logela bat dugula, arkitektura ikasle batentzako barne banaketa garatu behar da ariketa honetan. 

   Biharko lan-maketa bat eta marrazkiak eramatea komeni zela esan ziguten, horrela, elkarren lana ikusi eta irakasleekin zuzenketak egiteko aukera izateko. 


   Hasiera batean, nola egin pentsatzen ibili nintzenean, ondorengo bi aukeraren artean egon nintzen dudan:
                               

   Lehenengoan atea armairuaren eta apalategiaren artean egongo zen, bigarrengoan, berriz, armairuaren eta komunaren artean. Azkenik behekoa aukeratzea erabaki nuen, nahiz eta komuna leihorik gabe gelditu, goikoan atea ohetik gertuegi zegoela iruditzen zitzaidan-eta.
                                                   Lehenengo aukera

Bigarren aukera

  Nik nire haserako maketa kartoiez egin dut, hala ere, argazkietan ikus daitekeen bezala, klipak ere erabili ditut zenbait gauza egiteko, esate baterako, aulkiaren hankak, lanparak ... Momentuz, probisionalki, zelorekin pegatu ditut piezak, zuzenketak egin ondoren aldaketak egin beharko baititut agian. Hona hemen zenbait argazki: 

   Leihoak alde horietan jarri ditut, egun osoan zehar logela argitsu mantentzea nahi dudalako. Horrela, goizean ohearen aldekotik sartuko dira eguzki izpiak, eta egunaren bigarren zatian, berriz, bestetik. 

 
   Tetxuan ikus daiteke lanparak non jarri ditudan, bat komunean, beste bat sarreran, armairuaren alboan, eta hirugarrena ikas mahaiaren eta apalategiaren artean. Gainera, hiru argi txiki ere jarri ditut: lababoaren alboan (ispiluan ondo ikusteko), mahai gainean (lanerako) eta ohearen ondoan (gauean irakurtzeko nahiz beste edozertarako).

   Alanbrez eginiko pertsona bat jarri dut tamainak eta proportzioak hobeto ikusi ahal izateko.









   Azkenik, hiru bista atera dizkiot; ebaketak nondik egin jarri arren, ez ditut egin, biharko zuzenketak eta gero jarraituko dut horretan.

Goitiko bista


Aurretiko bista


Eskuin profileko bista