2013(e)ko azaroaren 26(a), asteartea

ETXEBIZITZA ESTUDIOA

   Lauhileko honetako tailer bateratuko proiektua eskolako jardineko edikuluan arkitekturako bi ikaslerentzako etxebizitza estudioa egitea da.

  Jardinaren egungo egoera maketa honetan errepresentatu dut:



  Nire proposamena, berriz, beste honetan:



   Ikus daitekeenez, edikuluaren teilatua kendu dut. Desegokia zela iruditzen zitzaidalako egin dut hori, izan ere, beirazkoa zenez, udaran bero asko sartu eta neguan, berriz, euri zarata asko entzungo zen. Horren ordez, teilatu laua jartzea erabaki dut, konplikaziorik gabea baina aldi berean praktikoa. Ertzak ateratzen zaizkionez, eraikinaren fatxada babesten du, euritik adibidez. Gainera, ertz hori jardineko beste elementuek duten goiko zatiaren berdina izanik, inguruan integratzeko lagungarria da.

  Beste aldaketa nabarmen bat leihoak dira. Nire eraikina frontoitik separatu egin dut, baina leihoak irikitzeko, frontoiko horma zulatu dut. Horrela, leiho handi eta argitsuak lortzen ditut, beti ere intimitatea gordez: aurrean dagoen aldapan zein parkean jende ugari ibiltzen da, horregatik jarri dut leiho luzea bigarren pisuan; eskubikoa lehenengo solairuan jartzea erabaki dut, alde horretatik ez baita horrenbeste jende pasatzen; hirugarrenak, jardina etxe barrura sartzeko aukera ematen digula esan daiteke.


  Sarrera disimulatua jarri nahi izan dut, hau da, kanpotik sartzeko erraza izateko baina ez egoteko guztien bistan. Arrazoi hori dela eta eskuin aldean hesi bat ireki dut.  

  Ibilbideari jarraituz gero, lorategian dagoen bigarren plataforman, bi banku luze jarri ditut, beirazko estalkidunak. Rietveld-en Zigzag aulkian oinarritu naiz eserleku hauek egiteko orduan. Beiraz estali ditut, euritik... babesteko aukera ematen baitigu, eta aldi berean, itxi sentsazioa ez duelako ematen. Banku hauek nolabaiteko tunel modura funtziona dezaketela pentsatzen dut, alde batean eskola baitute, eta bestean zuhaitzak, belarra...

   Etxearen barne banaketa beheko argazkietan dago ikusgai. Sartu eta eskubitara txirringak uzteko toki bat dago, apalez inguratuta; aurrean, berriz, eskailerak; ezkerretarako pasilloa hartuz gero, ikas tokia aurkituko dugu, non bakoitzak bere mahaia duen, eta baita deskantsatzeko sofa bat ere.

   Eskailerak egiteko Zaha Hadid-en eta Carlo Scarpa-ren eskailera batzuen nahasketa egin dut.

   Goiko pisuan, bi zati bereizten dira: alde batetik bakoitzak gaueko espazioan intimitatea du eta bestetik, armairua, dutxa ... 









2013(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

1. LAUHILEKO LIBURUA

   Junichiro Tanizakik idatziriko"El elogio de la sombra" izeneko liburua ari naiz irakurtzen lauhileko honetan zehar. 


   Aukera hau egin nuen, izan ere, nahiz eta idazlea ez izan arkitektua, argia eta itzalen mundua hobeto ulertzen lagunduko didala iruditzen zait. eta horiek arkitekturan garrantzitsuak direla pentsatzen dut. Gainera, beste kultura batekin topo egitean ere beti ikasten dira gauza berriak, desberdinak eta interesgarriak. 


2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

03. ARIKETA: LOGELA


   Aurreko astean zuzenketak egin ondoren, hainbat aldaketa egin ditut aste honetan zehar. 

   Hasteko, bi leihoak fatxadaren horma berean jarri ditut; kanpotik begiratuta ezkerrekoa leiho luze bat da, ikastean begiratu ahal izateko balioko duena, baina ezin izango dena ireki, izan ere, nahiko deserosoa izango litzateke mahaia tartean dagoelako; bestea, horren ondoan, kutxa luzearen gainean, txikiagoa izango da baina irekitzeko aukera izango du eta horrela, gela aireztatzekoa. 

   Aipatu nahi dut leihoa ikasteko mahaiaren ezkerrean egon arren, niri ez didala itzalik egingo, izan ere, eskubiz idazten dut (arrazoi beragatik jarri dut argia ezkerrean). Horrez gain, mahaiak L forma duenez, leihorai begira ere eser naiteke. 

   Gainera, leihoak horma batean jarri ditudanez, orientazioa ere aldatu egin dut, hegoaldera jarriz irekierak. Ondorioz, gela goxoagoa izango da, argitxuagoa eta epelagoa.

   Bestalde, altzariak gehiago batu ditut; alde batetik, apalategia eta gaueko mahaia ohearekin elkartu ditut; bestetik, kutxa, mahaia eta armairuak. Horretarako, mahaia luzatu egin dut, eta armairuaren zati bat bajuago jarri, handiegia iruditzen baitzitzaidan. 

   Hurrengo desberdintasuna komuneko pareta bateko zatian eta atean ikus daiteke: zeharrargia den kristal batez egin ditut. Horrek, barrukoa ikusten ez du uzten eta aldi berean, egunez komunera argi naturala sartzea ahalbidetzen du. Gauean, berriz, ohe alboko argitxoa piztu ordez, komuneko argia piztuz gero, giro berezi bat lortuko da. 

   Paretetako koloreak ez ditut jarri maketan, baina koloreak aukeratzekotan hurrengoa egingo nuke: sartzen den argitasuna dela eta, ohearen alboetako hormak txuria edo hain kolore argia ez den kolore batez pintatuko nituzke; gainontzekoak, berriz, kolore argi edo txuri batez. 

   Bukatzeko amaierako lana ikus dezazuen argazki batzuk zintzilikatu aurretik, proiektuan erabili ditudan arkitektura erreferentziak aipatuko ditut. Las medidas de una casa. Antropometria de la vivienda. Xavier Fonseca. liburua begiratzen jardun dut eta baita interneten http://www.vitra.com/es-es/living orrian ere. Bertatik atera dut aulkia egiteko ideia, Maarten Van Severen arkitektuarena da (http://www.vitra.com/es-es/product/05?subfam.id=36553#). Berea da baita kutxa egiteko burutazioa (http://www.vitra.com/es-es/product/kast?subfam.id=37484#). Apalategia, berriz, Charles & Ray Eames-en ondorengo diseinutik: http://www.vitra.com/es-es/product/esu-edu?subfam.id=37259# .