2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea

O1. ARIKETA
PAPIROFLEXIA


Kurtsoko lehen ariketaren helburua DIN A2 neurriko orri bati tolesduren bitartez zurruntasuna ematea izan da.
Lehenengo astean ikasleoi bere egiturak mugikor bat eusteko gai izan behar zuela esan ziguten.
Hainbat saiakeraren ondoren, nik honako hau egin nuen:


Beste bat ere egin nuen, tolesdura gehiagorekin egitura indartsuagoa zela konturatu bainitzen:


Aurreko astean guztiok egindako lanak ikusi eta gero, egitura hauei aldaketak egiteko aukera eman ziguten eta baita beraien bistak, tolesdurak eta apunteak egiteko esan ere.
Nik nire egitura aldatzea erabaki nuen, lehenengoak goikaldean duen tolesdurak konbinatuz. Azkenean, olatu itxurako egitura hau lortu dut:




Bistak

Tolesdurak

Apunteak


Azkenik, egitura honen erabilera posibleak aipatu nahi ditut. Eskala haundian, estalpe, aterpe edo teilatu bezala funtziona dezake eta tamaina txikiagoan jarriz gero, hamaka modura erabil daiteke.