2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

03.ARIKETA: LOGELA

   20m2-ko logela bat dugula, arkitektura ikasle batentzako barne banaketa garatu behar da ariketa honetan. 

   Biharko lan-maketa bat eta marrazkiak eramatea komeni zela esan ziguten, horrela, elkarren lana ikusi eta irakasleekin zuzenketak egiteko aukera izateko. 


   Hasiera batean, nola egin pentsatzen ibili nintzenean, ondorengo bi aukeraren artean egon nintzen dudan:
                               

   Lehenengoan atea armairuaren eta apalategiaren artean egongo zen, bigarrengoan, berriz, armairuaren eta komunaren artean. Azkenik behekoa aukeratzea erabaki nuen, nahiz eta komuna leihorik gabe gelditu, goikoan atea ohetik gertuegi zegoela iruditzen zitzaidan-eta.
                                                   Lehenengo aukera

Bigarren aukera

  Nik nire haserako maketa kartoiez egin dut, hala ere, argazkietan ikus daitekeen bezala, klipak ere erabili ditut zenbait gauza egiteko, esate baterako, aulkiaren hankak, lanparak ... Momentuz, probisionalki, zelorekin pegatu ditut piezak, zuzenketak egin ondoren aldaketak egin beharko baititut agian. Hona hemen zenbait argazki: 

   Leihoak alde horietan jarri ditut, egun osoan zehar logela argitsu mantentzea nahi dudalako. Horrela, goizean ohearen aldekotik sartuko dira eguzki izpiak, eta egunaren bigarren zatian, berriz, bestetik. 

 
   Tetxuan ikus daiteke lanparak non jarri ditudan, bat komunean, beste bat sarreran, armairuaren alboan, eta hirugarrena ikas mahaiaren eta apalategiaren artean. Gainera, hiru argi txiki ere jarri ditut: lababoaren alboan (ispiluan ondo ikusteko), mahai gainean (lanerako) eta ohearen ondoan (gauean irakurtzeko nahiz beste edozertarako).

   Alanbrez eginiko pertsona bat jarri dut tamainak eta proportzioak hobeto ikusi ahal izateko.









   Azkenik, hiru bista atera dizkiot; ebaketak nondik egin jarri arren, ez ditut egin, biharko zuzenketak eta gero jarraituko dut horretan.

Goitiko bista


Aurretiko bista


Eskuin profileko bista

2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea

03.ARIKETA: NIRE LOGELA   

  Nire logela argazkietan ikus dezakezuena da. Baliteke, logela soil bat besterik ez iruditzea, baina niretzat, hori baino askoz gehiago da, argazkian ikus daitekeena baino haratago.




   Txikia da eta agian, ez da munduko logelarik polittena, edo aldizkarietan azaltzen diren horietakoa, baina, nirea da, nire nirea; nire txokorik maiteenetako bat da. Nire gustura antolatuta daukat; udaran argitsua da eta neguan, berriz, epela; koloreek eta egurrezko altzari eta zutabeek giro goxoa sortzen dute. Bertan, babesturik, seguru, eroso, sentitzen naiz.

   Hala ere, noizean behin, aldaketak egiten ditut; ohea edota beste haltzairuak lekuz mugitu, pareten kolorea aldatu, neuk egindako edo gertuko norbaitek oparitutako marrazki edo margolanenbat jarri ... Tartean behin aldaketak egitea gustatzen zait, pertsonok aldatzen garen moduan, bolara desberdinak izaten ditugun moduan, espazioak aldatu eta hobetu edo egokitzea garrantzitsua dela iruditzen zaidalako. Beste gauza askok bezala, nire izaera edo nolakoa naizen erakusten duela pentsatzen dut. 

   Nire desorden ordenatu honetan, ni neu naiz, batzuetan alai eta besteetan umore txarreko. 

   Guzti honengatik, gustuko dut nire txoko txikia.

2013(e)ko urriaren 15(a), asteartea

02.ARIKETA: TXABOLA.
 
   Aurrekoan esan bezala, aste honetan eginiko lana erakusteko ari naiz idazten. 

  Nituen akatsak zuzendu ondoren, txabolaren bistak eta ebaketak marraztu ditut, baita eskuzko apunte batzuk ere. Hemen dituzue ikusgai:





Bistak



Ebaketak


Apunteak



  Bukatzeko, azken gauza esan nahi dut; nahiz eta zuzendu beharrekoa ahalik eta hoberen aldatu, oraindik hobetu daitezkeen gauzak dituela iruditzen zait. Adibidez, barrualdean bi zutabe jarri ditut eta horrek espazioa mugatu egin dit.

   Ez zait aipatu beharreko gehiago bururatzen, beraz, nire txabola gustatu zaizuelakoan, hurrengo asterarte!

2013(e)ko urriaren 8(a), asteartea

02.ARIKETA: TXABOLA

Aste honetan izan dugun lana egurrezko listoiekin 10 metro karratu inguruko txabola bat "erdi egitea" izan da. 1/20 eskalan eraikitzea, egurren lorturak perpendikularrak izatea eta gehienez errealitateko 2,40 metroko piezak erabiltzea  ziren baldintzak.

Nik hainbat eta hainbat zirriborro eta ideiaren ondoren, eta baita buruhauste pila ere, ahal izan dudan ondoen egin dut nire txabola. Hona hemen argazki batzuk:






Hasieran, teilatua isurialde bakarrekoa egitea nuen buruan, baina azkenean bikoa egin dut bestela altuegi geldituko baitzen txabola.

Aipatu nahi dut etxearen onarrian dauden "hankek" lur azpian jarraituko luketela errealitatean, baina nik ez ditut hain luzeak egin, soilik bistan geldituko litzatekeena baizik.

Hurrengo asterako akatsak zuzendu, planoak egin eta argazki batzuk erakutsiko dizkizuet!