2014(e)ko maiatzaren 16(a), ostirala

ATMOSFERAS

   Bigarren lauhileko honetan irakurri dudan liburua Peter Zumthor-en Atmosferas izan da.

   "La atmósfera habla a una sensibilidad emocional, una percepción (...) nos dice enseguida un montón de cosas; un entendimiento inmediato, un contacto inmediato, un rechazo inmediato."

   "Yo intento hacer lo mismo en mis edificios; que me gusten a mí, y a vosotros y, sobre todo, que concuerden con su uso."

   "Amo la arquitectura, amo el entorno construido y creo que lo amo cuando la gente también lo ama."

  
   Eraikin batek hunkitzen duen ala ez, horretan oinarritzenda arkitekturaren errealitatea Peter Zumthor-entzat. Eta hori ulertarazteko erabiltzen du atmosfera kontzeptua. Eraikinek, espazioek, haien atmosferek ematen duten berehalako sentimenduez hitz egiten du. Jarraian, berak arkitektura egitean atmosfera horiek lortzeko kontuan izaten dituen hainbat puntu jorratzen ditu: Arkitekturaren gorputza, material eta gauzak elkartuz espazioak sortzea, ikutu gaitzakeen gorputz bat. Materialen kontsonantzia, materialen aukera anitzak, ezaugarriak, elkarrekiko harmonia... Espazioaren soinua, espazioak instrumentu bezala funtzionatzen du dituen materialen... arabera. Gainera, espazio bakoitzak bere soinu propioa duela dio Zumthor-ek. Espazioaren tenperatura, tenperatura jakin bat du gune bakoitzak hizlariaren aburuz, fisiko nahiz psikikoa. Inguruko gauzen zentzua,sentsazioak. Baretasun eta erakargarritasunaren artean, atmosfera erakargarriak sortuz, bere eraikinak berari eta ingurukoei gustatu ez ezik, erabilerarekin bat etor daitezen saiatzen da. Barru-kanpo tentsioa, publiko-pribatu mailak, zer nahi dugun ikusi barnetik, eta zer nahi diogun kanpoari erakusi, helarazi... Intimitate mailak, neurri, masa, proportzio... -en arabera. Gauzen gaineko argia, argi naturalaren garrantzia artifizialaren aurrean. 

   Gainera, beste hiru alor ere lantzen ditu:  arkitektura eta ingurua, hauek bat egitearen xarma. Koherentzia, gauzek erabileran arrazoia aurkitzea, arkitektura arte erabilgarri bat baita azken finean. Forma ederra, hots, lortutako formak hunkitzea. 

   Nire iritziz, espazioek, horien atmosferek, helarazten dituzten sentsazio eta sentimenez ikasteko balio du liburu honek. Gainera,  liburu honetan hitzaldi batean esan zituenak jaso dira, beraz, erabiltzen duen hizkerak eta adibideek irakurterraza egiten dute.


2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

ETXEBIZITZA ONDARRETAN


   Nire proiektuan aukeratutako abiapuntu nagusia plantakoa da, biraketa jolas batekin gune desberdinak lortzen saiatu naiz-eta. Orientazioak eta inguruko bistek baldintzatu dute nire garapena, beti ere alboko eraikinak kontuan hartuz.

   Hasierako formak proportzioak zainduz egin nituen beheko argazkian ikus daitekeen moduan. Gero aldaketak egiteari ekin nion. Hala ere, beti hasierako ideia ez galtzen saiatu naiz.

   Hiru bloke bereiztu ditut, egunekoa (egongela...pribatutasun gutxienekoa), logelena (pribatuena) eta estudioa (Eames etxean bezala, etxearen parte izan arren, pixka bat bananduta jarri dut, distantzia markatzeko familiako bizitza eta lanaren artean). Altuera bera eman diet pribatutasun gutxieneko guneei, eta pribatuena, berriz, altuagoa egin dut, bide batez, lotuta dauden bi blokeak bisualki bereizteko. 

   Eraikinekin egindako ebaketa (balkoia osatzeko erabilitakoa) kanpoko hesira eramanez, sarrerak lortu ditut.

   Orubeari bi altuera ematearen arrazoia pribatutasunari dagokio, altuera barrera moduan erabiliz. Hala ere, arrapala jarri dut eskailerak saihestu ahal izateko behar izanez gero. Honez gain, altuera aldaketa honek garajeko arrapala egitea erraztu dit.

   Hiru blokeak integratzeko, estalki bat egitea erabaki dut, hori egurrezko zutabetxoak (Sobrino etxearen oroimenez) jartzeko aprobetxatuz, intimitate apur bat emateko. Goiko zuhaitza ere helburu horrekin jarri dut, behekoa, berriz, gaur egun bertan daudenak mantentzeagatik.

   Aurretik aipatutako erreferentziez gain (Fisher, Eames eta Sobrino etxeak), Jordi Badiaren Leoneko tanatorioa ere begiratu dut, dituen luzernarioak direla-eta. Proiektuan garajea sotoan jarri dudanez, argi-zuloek garajean argi naturala sar dadin aukera ona ematen dute. Biraketa jolasa errepikatu dut beste eskala batean.



Eskuzko marrazkiak, garapena


Kokapena 



Oinak


Altxaerak

Ebaketak

Maketa 1/200





Maketa 1/100


  
 






     

   

*Oharra: 1/100 maketan, zati horretako sabaia ken daiteke altura bikoitza hobeto ikusteko.