2014(e)ko martxoaren 23(a), igandea

TAILER BATERATUA


   Tailer bateratuko bigarren astean, Schindler etxearen inguruan jardun ginen lanean. Proiektu honek, etxebizitza berean bi bikote bizitzea ahalbidetzen du, espazio batzuk elkarbanatuz eta beste batzuk, berriz, pribatutasunean mantenduz.


   Klasean bertan, azterketa desberdinak (espazioen pribatutasun mailak, banaketak, ibilbideak, nukleo ezeak, orientazioa…) egin genituen etxearen gainean proiektua ulertzeko.

                                      


   Goiza amaitzeko, Mario Sangallik hitzaldi bat eman zigun Imanolena etxearen inguruan: Peña Ganchegui beraren ideia, egin zaizkion erreflexio desberdinak, berak nola ulertzen duen proiektua … Honi esker, gauza berriak ikasi eta ulertu genituen.



   Aste honetarako, Imanolena etxearen moldaketa bat proposatu degu, bertan bi anaia bizitzeko. Schindler-ekin parekotasuna bilatuz eta hainbat buelta eman ondoren, hona hemen gure proposamena:

   Gure ideia, biei antzeko zerbait ematea izan da, horretarako, biei bistez gozatzeko aukera eman nahi izan diegu. Etxearen esentzia mantentzea ezinbestekoa denez, beste gauza batzuen artean, patio zentrala ez dugu aldatu. Patioaren inguruan nukleo central moduan elkarbanatuko diren gelak daude; inguruan, bi “L” osatuz, bakoitzarentzat izango dituzten guneak daude (horietako bakoitza sarrera propioarekin). Horrela, ahalik eta leku erosoena sortzen saiatu gara.

   Besterik gabe, hementxe uzten dizkizuet bi proeiktuen paralelotasuna erakusten dituzten argazki batzuk: 


















TAILER BATERATUA 

   Lauhileko honetako tailer bateratuan Imanolena Etxearen inguruko azterketa bat egiten ari gara. 

  Horretarako, lehenengo astean Luis Peña Ganchegui arkitektoaren lan ezberdinak banatu ditugu eta muralak egin. Gure taldeari Mutrikun, Ibaibarriaga kalean kokaturik dagoen Premio Aizpurua jasotako etxebizitza blokearen inguruko informazioa biltzea egokitu zaigu. 

   Tailerreko egunean eginiko murala honako hau da:



   Hala ere, proiektu bat ezagutzeko onena bertara joatea denez, horixe egin genuen. Honenbestez, gerora murala osatu eta aldatu egingo dugu.