2014(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

2-02 ariketa: BORDA PASIEGO BATEN MOLDAKETA

   Oraingo honetan, astebukaeretarako borda bat moldatzeko proiektua egin dugu. Borda pasiegoak kantabria iparraldeko mendietan aurki ditzakegu, batez ere, Pas eta Mierako haranetan.

  Nik, Pas bailarako leku jakin bat aukeratu dut, errepidetik oso hurrun ez dagoen arren, aldi berean leku lasai eta orientazio egokia duela iruditzen baitzait


   Hain zuzen ere, ondorengo orientazioa izango du:


   Borda tipologia honen barnean, eredu desberdinak daude. Begiratzen jardun ondoren, bat hautatu dut, gehienbat aterpea dela-eta, egokia dirudielako:




   Hasieran aipatu bezala, helburua familia batentzako egun batzuk igarotzeko moldatzea da. Nire kasuan, familia hiru gaztez osatua dago, mendialdera kirola egin eta atsedena hartzera joango direnak. 

   Ahalik eta gauza basikoenekin gune goxo eta atsegin bat egiten saiatu naiz, beti ere, txabola beraren nortasuna galdu gabe. Horregatik materialari dagokionez lehen erabiltzen zirenak erabili ditut (beiraz salbuespena). Gainera, harrizko hormak ahalik eta gutxien ikutu ditut, beraien adierazgarritasuna gal ez dezaten. Leihoen neurriak ere errespetatu ditut, kanpotik berdin jarrai dezan. Nahiz eta borda hauetako beheko pisua animalientzat izaten zen, nik espazio garrantzitsuena bertan jarri dut, izan ere, altura bikoitzekin jolastuz atsegina gerta daitekeela pentsatzen baitut. Gainera, berotasuna ahalik eta ondoen aprobetxatzeko beheko pisuan jarri dut tximinia. Honen inguruan, gehien egongo diren lekuko altzariak kokatu ditut bata bestearen jarraipena izango balitz bezala, guztira bakarra. Lo egiteko goiko pisua erabili dut, eta bertara igotzeko bi aukera: eskailera bertikal bat ala kanpotik (bertara lo egitera bakarrik joango direnez eta gazteak direnez arazorik ez dut ikusi). Azkenik, komuna jartzerako orduan egurrezko bi horma gehitu dizkiot aterpearen beheko zatiari, hots, txerria egoten zen lekuari.

Axonometria kanpotik


Axonometria barrutik


Maketa 1/50














2014(e)ko otsailaren 11(a), asteartea

2-01 ariketa: IZOZKITEGIA ONDARRETAN (entrega)

   Astebete ondoren, amaierako proiektua erakustea tokatzen da.

   Lehenik eta behin, zuzenketa eta gero, hainbat aldaketa egin dizkiodala aipatu nahi dut. Alde batetik, irisgarriagoa egin nahi izan dut, horretarako sarrerako eskailerak kendu ditut eta komuna egokitu dut.  Bestetik, paseoa gehiegi inbaditzen nuenez, atzera bota dut pixka bat eraikina; hala ere, haserako ideia ez galtzeko eta efektua mantentzeko, barrak jarri ditut.
 
   Hala ere, proiektua amaitu ondoren, iruditzen zait, hiri-natura trantsizioa hobea izango litzatekela beira kenduko banu, hau da, espazioa irikia uzten.

Ideia



Erreferentziak 


Kokapena



Oina




Altxaerak




Ebaketak


Apunteak


1/100 maketa




1/30 maketa







*Sentitzen dut baina saiatu arren, argazki batzuk ez dira ondo igo.

2014(e)ko otsailaren 4(a), asteartea


2-01. ariketa: IZOZKITEGIA ONDARRETAN (proposamena)

   Bigarren lauhileko honi hasera emateko hondartzara joan gara. Ondarretan izozkitegi bat proiektatzean datza lanak. 

  Lehenik, lekua ezagutzera joan ginen, ingurua ikusi eta aztertzera.






   Kokapena Ondarretaren luzeraren erdialdean izatea erabaki dut, ikuspegi osoena eta altuera egokia baitago.  

   Izozkitegi honek pasiatzen ari den jendeari eta era berean, hondartza erabiltzen ari denari emango dio zerbitzua, beraz, funtzionala izateaz gain, esanahi sinboliko bat izango du.

   Hiria eta hondartzaren mugan egongo den eraikin bat izango denez, bien arteko lotura bezala jokatzea garrantzitsua iruditzen zait; horregatik, pasealekuaren modulu baten neurriak erabili ditut (goitik begiratuta naturan hiriaren ordenazioaren jarraipen baten moduan) baina aldi berean, naturaren aldakortasuna erakusten saiatu naiz, aurreko plataforma lerrokatu gabe jarriz.

   Gainera,  Haize orraziak eta Oteizaren eskulturak bezala, hiru hegal edo esku ditu, aterpe eta babes moduan funtzionatzeaz gain, itsasoa eta pasealekua (natura eta hiria) harrapatzeko funtzio sinbolikoa izango dutenak.

Garapen prozesua



Ideograma


Piktograma


Oinak


Altxaerak eta ebaketa



Erreferentziak


Apunteak


Lan maketa