2014(e)ko apirilaren 17(a), osteguna

BIZITZA BAKARREKO ETXE-ESTUDIO TAILERRA-LORATEGIA ONDARRETAN

   Ikasturteko amaiera iritsi da eta honekin azken proiektua. Ariketa honetan familia bakarreko etxebizitza bat antolatu beharko da arkitekturako tailer estudio bati loturik Ondarretako orube huts batean. 

   Lehen egunean lekura joan ginen ingurua aztertzera, hau da, inguruan dauden orubeekin eta hauen eraikinen tipologiarekin erlazioak bilatzera: eskala, dentsitatea, ikuspuntuak, orientazioa...














   Tokia eta ingurua begiratu ondoren, erreferentziak aztertzeari ekin nion. Egokiak iruditzen zaizkidan bi proiektu hautatu ditut: Eames etxea eta Fisher etxea. Ondorengo argazkietan ikus daiteke egin ditudan hausnarketa desberdinak: pribatutasuna, ibilbideak, orientazioa ...





   Gainera, Fisher etxeari dagokionez, formak sortzeko garapena interesgarria iruditu zait:



   Bi eraikin horiez gain, orubean lehen zegoen etxeari buruz jakitea ere garrantzitsua iruditu zait. J. Carvajal arkitektoaren Sobrino etxea zegoen bertan baina 2008an eraitsia izan zen.

   "La casa Sobrino, que Javier Carvajal proyectó y construyó en San Sebastián en 1971 (...)  Esta obra es, seguramente, el único ejercicio de «caserío» contemporáneo, desmaterializado y llevado a la ciudad que teníamos en el País Vasco. Masivo, negro y potente desde la lejanía del Paseo Nuevo; frágil, leve y artesanal en la distancia corta.
Era, junto con el Kursaal de Moneo, la obra de arquitectura más interesante de la ciudad de los últimos 50 años. "                      
                                                                                       

Loturak eta bibliografia:

Louis I. Kahn Light and Space

Louis I. Kahn The Idea of Order



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina